XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskerga egin zan katibu beltz ura.

Eta bere irudiak zeru guzia estali zuen beltzez, artaz besterik enekusela.

Iges egin nai izan nuen, baña alperrik.

Baña etzan alere zerraldoa niganaño iristen; nere gañean zan, erortzear, bai, eta egiñaletan urbiltzen zala; baña eninduen alere ikutzen.

Xabier illa zala antzeman nuen berriz, eta eroaldi betean nenbillela.

Bildurrak artua nintzan; baña ezin eskapa, ezin aldegin.

Likaz bezela loturik, ezin urratsik eman.

Nolako larriak nereak!

Xabier'en itz batzuk entzun nituen, bein eta berriz, geroz eta garagotik: Eskolara itzuli nai diat... eskolara itzuli nai diat... eskolara itzuli nai diat....

Zerrraldoa bera mintzo zala ematen zuen.

Azkenean esnatu egin nintzan.

Illunpe artan argi printzak ikusi uste nituen, eta egiñaletan piztu bear izan nuen gelako argia, begi izutuak baitziruditen.

Argi argitsuago bear nuen!!!

Taupadak etziruditen taupada, zuraren karraska baizik.

Armairuaren taupada sentitzen ikara pasa nuen, barruan biotzik ba lu bezela...

Otzak nengoen eta izerdi patsetan.

Baña Xabier illa ahal zan, ala ez?

Zalantzan une batez egon ondoren, eskierki ikusi nuen: Bai orain dala egun batzuk il duk. Amets zoroa izan duk au.

Ezin berriz lorik egin ordea gau asaldatsu artan.

Xabier'ekiko amets ura izan ondoren bildurrak egoten nintzan oeratzerakoan.

Etzitzaidan orrelakorik sekulan gertatu.

Baña alako larrikara pasa ondoren!

Egia esan, txikitan bai: Baiona'n onelako ametsak esnatu oi ninduten, eta amaren oean ez ba zan, ezin nindekean lo gelditu.

Baña aztuta nengoen.

Zerk unkitu ninduen ba ainbesteraño?

Auxe nere ustez: bere lekuan jartzen nintzala.

Xabierrek etzuen iñundik ere pentsatu bere eriotza ain urbil zanik.

Alabaña bere akabera gertu zuen.